viernes, 3 de julio de 2009

Tolosako babes ofizialeko etxebizitzak. Zozketa kaxkarra.

Atzo Arrameleko babes ofizialeko etxebizitzak zozketatu zituzten Leidorren. Kontua da itxurakeriazko panderetako herri honi dagokion bezela kristoren txapuza egin zutela.
Zozketa egin zen. Haur batzuk zorionezko bolatxoak atera zituzten, badakizue la mano inocente eta paripé guzti hori. Haurrek ez al dute kalean jolasean egon behar? Irabazle batzuk atera ziren, zorionekoak? Pisu batengatik milaka euro batzuk ordaindu beharko dituzte hurrengo 20-30 urtetan. Eta kontentu zeuden! Baina onena da zozketan zenbait número sartzea ahaztu zitzaiela eta zozketa baliogabeko deklaratu zutela. Ja! Gustura ikusiko nuke Jokin Bildarratzen aurpegia esan ziotenean. Juas! Prepotentzia kakatokira bueltatuko zitzaion.
Zozketa berriro egin eta aurretik pisua ordaintzea tokatu zitzaion jendea, pixurik gabe geratu zen, bueno gurasoenean jarraitu behar, krediturik gabe behintzat. BMW bat edo Wolkswagen Golf bat erosteko izango dute orain, etxea beharrean.
Ez al lukete babes ofizialeko etxeak alokoairuzkoak izan behar?
Albistea prentsa idatzian:
Noticias de Gipuzkoa
Diario Vasco
Tolosaldeako Hitza
Udaletxeko weborrian nota xixtrin bat ere ez dute jarri oraindik. Eta Tolosaldeako Hitzan zozketa normal-normal joan balitz bezela argitaratu dute. Bere webean 24 ordu kosta zaie Udala erantzulearen bila dabilela jartzea. Malo-maloso hori! nor ote da erantzulea.
Tolosaldeko Hitzako detaile hau piska bat susmagarria da, udaletxeko langile batek esaten zuen Hitza argitaratu aurretik Alkateak ematen ziola begiratu bat. Ikusten nago oraindik Eudeleko lehendakari eta Tolosako Alkate izatez gain, zentsore lanak ere egiteko gai dela gure alkate jauna! Eta dena 24 orduko egun batean.